Faktoria
Bilboko baserriak
Bilbon ere badira baserritarrak
Karmele Uirbesalgo | EiTB Media
Bilbok hiriguneaz aparte, landa eremua ere badauka. Erdigunetik ez oso aparte, baserriak daude, eta hiru baserritarrekin egon gara.
-
Josu Agirre, Luis Aiarzabuena eta Kontxi Moja.
13:38 min
Industriarekin eta zerbitzuekin lotu izan du jendeak Bilbo, baita turismoarekin ere. Dena den, baserri giroa ere badago Bilbon, aspalditik gainera. Baserrian jaio eta bizimodu horrekin jarraitzen duten hiru bilbotarrekin egon gara: Arbolantxako Josu Agirrerekin, Irustako Luis Aiarzabuenarekin eta Buiagoitiko Kontxi Mojarekin. Euskara dute ama hizkuntza, eta Bilboko euskalkia mantentzen dute.