Itxi

Faktoria

Carlos Iturgaiz

"Gobernu sozialkomunistarekin amaitzeko aukera daukagu Espainian"

Jone Larrañaga | EITB Media

Atzoko emaitzek erakusten dute, Iturgaizen arabera, Sanchezen gobernuak ekarri duen 'krispazioarekin' amaitzeko gogoa dutela herritarrek. Dioenez, PPk Vox gabe osatuko du gobernua Madrilen.

  • Carlos Iturgaiz

    Carlos Iturgaiz

    10:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Sanchez jauna joan zenean botoa ematera ikusi zen jende guztia haserre zegoela. Jende asko kokoteraino dago politika horrekin. Espainiako politikan sartu da krispazioa eta horrekin bukatu nahi du", hala mintzatu da "Faktoria"n Carlos Iturgaiz PPko Euskadiko presidentea. Atzo Madrilgo erkidegoan izandako emaitzek inflexio puntua dakartela gaineratu du eta azpimarratu "Espainian gobernu sozialkomunistarekin amaitzeko aukera" dagoela. 

Isabel Diaz Ayusorekin Madrilek eta PPk "presidente handi bat" dutela iritzi dio baina ez du uste Pablo Casadori itzal egingo dionik Moncloako agintea lehiatzeko bidean. Madrilgoa lehen urratsa baino ez da izan Iturgaizen arabera eta uste du PPren garaipena lortuko dela Andaluziako hauteskundeetan ere.

"Vox gabe osatuko du gobernua"

Adierazi du, baita ere, Alderdi Popularra "Vox baino askoz gehiago" dela eta ez duela haren beharrik aurrera egiteko. Alde horretatik iragarri du Ayusok VOX gabe, bakarrik, osatuko duela erkidego hartako gobernua.