Faktoria
I.Ordeñana Zuzenbide irakaslea
"Moncloak onartu duen errege dekretuak segurtasun juridiko eza ekarriko du"
OIhane Yustos | EITB Media
Ixusko Ordeñana EHUko Zuzenbide Prozesaleko irakaslearen ustez, "oinarrizko eskubideak ukitzen dituzten murrizketek alarma egoera behar dute bai ala bai".
-
Alarma egoera amaituta, zer?
6:00 min
"Oinarrizko eskubideak ukitzen dituzten murrizketek alarma egoera behar dute bai ala bai". Ixusko Ordeñana Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Prozesaleko irakaslearen iritzia da. "Faktoria"n esan duenez, beraz, igande gauerditik aurrera ezinezko jotzen du etxe barruan elkartzen diren lagunen kopurua mugatuko duen edo etxeratze agindua ezarriko duen agindurik. Ostiralean, beraz, Eusko Jaurlaritzak onartuko duen dekretuak ezarriko dituen neurriei muga handiak ikusten dizkio EHUko irakasleak.
Alarma egoera amaituta, Erkidegoek onartuko dituzten murrizketei babesa emateko, Errege dekretua onartu du Moncloak, baina horrekiko kritiko aritu da Ordeña: 'Erkidego autononomoei babesa ematea helburu badu, ez du lortuko. Interpretaziorako arazo larriak eta segurtasun eza ikusten dut'.