Itxi

Faktoria

Arnaldo Otegi

'Kataluniako egoeran, ipso facto lortuko genuke gobernu independentista EAJrekin'

Jone Larrañaga | Eitb Media

Jeltzaleak subiranismoan baino euren hegemonia gordetzeko lehian ikusten ditu. Ohartarazi die formak galtzeak eremu politiko arriskutsuak dakartzala. ERC eta JxCATi 'arduraz' jokatzeko deia egi die.

  • Arnaldo Otegi

    Arnaldo Otegi

    27:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak, “arduraz” jokatu eta akordioa lortzeko deia egin  die ERC eta JxCATi  eta gogoratu die botoen % 52 edukitzea "kudeatu egin behar" den "garaipen handia" dela. "Faktoria"ri eskainitako elkarrizketan gaineratu du, hemen "ipso facto" lortuko litzatekeela akordioa: "Kataluniak orain duen koiuntura historiko bat edukiko bagenu eta jeltzaleen partetik borondaterik balego horrelako prozesu bat egiteko, ordu erdian emango lioke EH Bilduk baiezkoa gobernu akordio bati", esan du.  

EAJk, ordea, EH Bildu arerio politikotzat hartzen duela iritzi dio eta euren hegemonia gordetzea dutela helburu. Ukatu egin du Otegik EH Bildu "desgastean" ari denik EAJri leporatu dio "formak galtzen ari dela". "Alemanian, Erresuma Batuan… ikusi ezingo liratekeen gauza harrigarriak ikusi ditugu Legebiltzarrean. Gezurrak esan dituzte egoitza parlamentarioan",  esan du eta ohatarazi  du formak galtzen direnean eremu arriskutsuan sartzen dela egoera politikoa . "Formak galduta, sortzen duzu jendearen urruntasuna, deskonfidantza eta  ultraeskuina sartzeko aukera ematen duzu. Ezin da gezurrik esan egoitza parlamentarioan", adierazi du Gotzone Sagardui sailburuak esandakoak eta Josu Erkoreka segurtasun sailburuak  Desokupa enpresakoei buruz egindako adierazpenak gogora ekarrita. Hain zuzen ere, okupatutako etxebizitzak indarrez husten ari den talde horretakoak  ‘faxistak’ direla gogoratu du eta EH Bilduren kontrako probokazioan ari diren arren ez direla horretan eroriko. "Gu, geurera", esan du.

"Independentismoak konbentzitzeko sektore asko" dituela dierazi du eta "ideia eta alternatibak argi planteatuz" EH Bilduk "susbiranismotik" ez ezik, "ezkerretik" eta "abstentzionismotik" hazten jarraituko duela uste du. Otegiren arabera, pandemiak argi utzi du "autogobernuaren fikzioa", eta "arduragebekeria itzela" da alarma egoera bertan behera utzi izana.