Itxi

Faktoria magazina

Erretiroa hartu berri

"Egiteko moduak asko aldatu dira baina erreferentziazko museoa dugu eta pozik noa"

Amaia Artetxe | EITB Media

Aingeru Astuik 38 urte eman ditu Bermeoko Arrantzaleen museoko zuzendari. Arrantza herriko bizimodua zenean sartu eta ia museoko pieza delarik utzi du.

  • Aingeru Astui Bermeoko Arrantzaleen museoan

    Aingeru Astui Bermeoko Arrantzaleen museoan

    27:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bizitza laboralaren amaiera gehienetan oso urruti ikusten den une bat izanik, iritsi ere iristen da osasuna lagun izanik. Aingeru Astuik Bermeoko Arrantzaleen museoaren ardura hartu zuenean imajinatu ere ez zuen egiten bertan jubilatuko zenik, nahiko kasualitatezko gauza izan baitzen ardura hori hartu izana. Edonola ere, bizitza erdia baino gehiago eman ditu euskal arrantzaren unibertsoa kontatzeko helburuagaz sortu eta gaur egunera arte izaerarik galdu ez duen museoko nagusi.

ia 40 urte hauetan museoak berak izan dituen aldaketez, herriak berak bizi izan dituenez eta bereziki, euskal arrantzaren iragana eta orainaz hitz egin digu Aingeru Astuik erretiroa hartu berritan.