Itxi

Faktoria

CAPARROSOko makro-etxaldeaz

"Modu honetako abeltzaintza industrialean eredua da arazoa"

PIlar Goya | EiTB Media

Aspalditik, talde ekologisten eta nekazaritza sindikatuen jomugan dagoen Caparrosoko makro-etxaldearen inguruko herrietan izan gara, Caparroson bertan, Martzillan eta Alesbesen.

  • Greenpeace:"Caparrosoko makro etxaldearen eredua abeltzaintza industrial basatia da"

    Caparrosoko makro-etxaldean, 4.700 esne behi daude egun. 7.200raino iristeko baimena du.

    12:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nafarroako Erriberan, Bardeen eta Aragoi ibaiaren ondoan, ia 5 mila esne behi dituen Caparrosoko makro etxaldea dago. Duela hilabete batzuk Nafarroako Auzitegi Nagusiak argi berdea eman dio are gehiago handitzeko, 7 mila abelburu izateraino. Horrek lehenaz gain zegoen kezka areagotu du ingurumenean izaten ari den eraginagatik eta sektoreari egingo dion kaltearengatik.

Greenpeacek inguruko lurrak nitratoz kutsatu eta Aragoi ibaian isuriak izaten ari direla salatu du, eta ekozidiotzat jo du Caparrosoko makro etxaldean gertatzen ari dena. Lorea Flores Greenpeaceko Hego Euskal Herriko arduradunaren hitzetan, "modu honetako abeltzaintzan, animaliak erabat pilatuta daude, kanpora atera gabe. Sortzen dituzten hondakinengatik, baliabideen erabilerarengatik - ur asko behar dute-, kanpotik ekarritako pentsuengatik..... kalte handiak sortzen ditu".

Nafarroako nekazari eta abeltzaintza sektorea ere jota dago. Abeltzaintza eredu industrial honen aurka lehiatzea ezinezkoa dela salatu du Felipe Etxetxikia EHNEko ordezkariak. "Esne behien sektorean, azken urtetan ikusi dugu nola joan diren ustiaketa asko tantaka ixten, prezioa oso baxua delako eta honek -Caparrosokoak- horretan sakonduko du. Oso zaila da honen aurka konpetitzea. Kaltea ez da, ordea, bakarrik abeltzaintzarentzat baita nekazaritzarentzat ere. Lur asko erosten dituzte, subastan ateratzen direnak eta oso zaila da lehiatzea".

Talde ekoligistak eta nekazaritza sindikatuak kexu, Caparroso, Martzilla eta Alesbeseko herritarrak  ere bai….  Martzillan Marcilla Viva taldea osatu dute herritarrak sensibilizatzeko. Nerea Pejenaute kidea izan da "Faktoria"n. Nafarroako gobernua behi etxaldeen tamaina mugatuko duen legea prestatzen ari da eta, bitartean,  Caparrosoko etxaldeak duen ingurumen baimena berrikusiko duela iragarri du, eguneratzeko.