Itxi

Faktoria

Ponpeiako ogia

'Pannis quadratus' berritua

JOne Larrañaga | EiTb Media

Gasteizko Artepanek eta Andoaingo Arrutik orain 2.000 urte hiri erromatarrean erabiltzen zuten errezetarekin egin dute ogi berritua, 'Faktoria'k botatako erronkari helduta.

  • Artepanen eta Arrutin egindako ogi zahar berrituak

    Artepanen eta Arrutin egindako ogi zahar berrituak

    10:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Oso zapore berezia du. Mitxoleta haziek, perrexilarenek eta, batez ere, mihilu haziek egiten dute 'pannis quadratus'aren zaporea berezi. Anis ukitua balu bezala uzten du zapore arrastoa ahoan. Ogi sendoa da, osoa, eta itxura ederrekoa. Ponpeiako okinek egin zuten bezala,  lau ebaki diametral eginda, zortzi triangelutan banatua eskaini digute dastatzeko Gasteizko Artepaneko Txema Pascualek eta Andoaingo Arrutiko Joxe Arrutik.

Orain hamabost egun "Faktoria"n Josu Lopez Gazpio zientzia dibulgatzaileak kontatu zuen nola berregin duten gastro-arkeologoek orain 2.000 urte Ponpeian egindako ogiaren errezeta. Vesuvioko labaren azpian, denboraren kapsulan bezala gordeta egon da hiri erromatarraren egunerokoa eta, labe baten barruan, ogi bat, pannis quadratus bat, ikaztuta. Ogi hori ikertuta, zerrendatu dituzte orain osagaiak eta Joxe Arrutik eta Txema Pascualek propio berregin dute, irratsaioaren eskariz.