Itxi

Faktoria

BIOANIZTASUNA ETA PANDEMIAK

"Estatu arteko erakunde bat behar da MOEtik kanpo etorkizuneko pandemiak ekiditeko"

Mikel Yarza | EITB Media

Bioaniztasunaren suntsiketa eta covid-19aren pandemiaren arteko lotura aztertu dute 'Faktoria'n Unai Pascual BC3 zentroko ikerlari nagusiak eta Itziar Alkorta EHUko Biologia molekularreko irakasleak.

  • Bioaniztasuna eta pandemiak aztergai, 'Faktoria'n.

    Bioaniztasuna eta pandemiak aztergai, 'Faktoria'n.

    24:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Bioaniztasunak hesi moduan jokatzen du gizakien eta animalien arteko gaixotasunak bereizteko eta, hesi hori hausten badugu, trafikoa erraztu egiten da", dio Itziar Alkorta EHUko Biologia molekurreko irakasleak. Berak eta Unai Pascual BC3 zentroko ikerlari nagusiak aztertu dute Bioaniztasunaren suntsiketa eta covid-19 pandemiaren arteko lotura Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan.

Azken 50 urteetan munduko populazioa bikoiztu, ekonomia laukoiztu eta komertzioa hamar aldiz biderkatu da. Natur ingurunearen hondatzea ekarri du honek eta gaixotasun zoonotikoen gorakada ere bai, eritasun infkeziosoetako %75 animalietatik gizakietara igarotakoak dira. Zientzia komunitateak aspalditik egina zuen ohartarazpena, baina agintari politikoek "entzungor" egin diete ikerlarien esanetan. Alkortaren ustez, osasun ikerlarien eta gizartearen gainerako mailen arteko "komunikazio falta" da horren arrazoi nagusietako bat. Pascualek gaineratu duenez, "botere guneek badute informazio guzti hori, baina beste lehentasun batzuekin" jokatzen dute.

Bioaniztasuna alarma gorrian gaude. Desagertzen dira espezieak, ekosistema ezberdinak... nekazaritza intentsibo, urbanizazio prozesu eta azpiegitura erraldoiengatik. 150 espezie daude desagertu diren espezieen lekua hartzeko gaitasuna daukatenak, horien artean xaguxarrak, erredonteak, primateak... hauek dira patogeno hauen gordailu izateko gaitun handia daukatenak. Geroz eta hurbilago gaude euren habitata eta.

Nazio Batuen Erakundeak zoonosiei aurre egiteko talde bat osatu izana "albiste ona" dela adierazi dute eta honakoa gaineratu du Pascualek: "Estatuen arteko erakunde bat behar da MOEtik kanpo, pandemien arriskua ekidin ahal izateko". Alkortaren aburuz, "ikerketa gehiago behar da" pandemiaren jatorria argitzeko eta zalantzak izatea "normala da" egun eskura ditugun datuekin.