Itxi

Faktoria

KARLOS ETXEBERRIA

"Presentzia esanguratsua izan dugu plazetan, eta jarraitzeak garrantzi handia du"

Maite Alustiza | EITb media

Pentsiodunen mugimenduek larunbaterako deitutako mobilizazioen atarian, Karlos Etxeberriak dio pentsioen sistema bermatzeko nahitaezkoa dela lan erreformak indargabetzea.

  • Pentsiodunen elkarretaratzea, pentsio publiko duinen alde.

    Pentsiodunen elkarretaratzea, pentsio publiko duinen alde.

    5:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hiru urte baino gehiago dira pentsiodunek manifestazio eta elkarretaratze jarraiei ekin zietenetik. Hiru urtetan "mobilizazio oso jendetsuak" egin dituztela gogoratu du Karlos Etxeberria Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduko kideak, eta oraindik ere kalean egotearen garrantzia nabarmendu du, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan.

Larunbaterako Hego Euskal Herri osoan deitu dituzte mobilizazioak, hainbat eskarirekin. Etxeberriak aipatutakoen artean, 2011. eta 2013. urteetako pentsio erreformak indargabetzea, 2010. eta 2012. urteetako lan erreformak bertan behera uztea, gutxieneko pentsio publikoak 1.080 eurokoak izatea, genero arrakalarekin amaitzeko neurri eraginkorrak hartzea eta alarguntasun pentsioa % 100 izatea. Etzirako egindako deialdiak "arrakastatsuak eta jendetsuak" izatea espero du Etxeberriak.