Itxi

Faktoria

Miren Basaras

"Talde immunitateaz aritzea ez da guztiz egokia"

Mikel Rotaetxe | EiTb Media

Erabateko immunizazioa frogatu gabe dagoen heinean, "talde immmunitateaz" aritzea ez da egokia Miren Basarasek esan duenez. Herritarrak txertatuz, burbuilak sortzea eta transmisioa etetea espero du.

  • Miren Basaras

    Miren Basaras

    6:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ccovid-19aren pandemiaren bilakaera moteltzen ari den honetan, Miren Basaras EHUko mikrobiologoarekin hitz egin dugu Euskadi Irratiko "Faktoria"n. Azaldu duenez, mugikortasuna berrekitearen ondorioz ari da moteltzen inzidentzia metatuaren beherakada eta igotzen, aldiz, birsorkuntza tasa: "Mugimenduan birusa eroso sentitzen da, eta bilakaera moteltzeak balio du gogoratzeko covid-19ak hor jarraitzen duela".

Txertatzearen eragina nabarmendu du Basarasek, eta dio hari esker ari dela arintzen erietxeetako presioa eta murrizten ari direla, berriz, heriotzak. Txertatzeak areagotuz, Erresuma Batuan azken boladan bizi duten egoerara heldu behar genukeela erantsi du, "hildakoak guztuz etetera". Baina, era berean, mikrobiologoak azaldu du ez dagoela frogatuta txertoaren erabateko immunitatea, eta, beraz, "talde immunitatea" terminoa ez dela guztiz zuzena: "Behar duguna da pertsonak babestea, burbuila sortzeko eta transmisioa eteteko".

Azkenik, "albiste ontzat" jo du Alemaniako zientzialari talde batek argitzea zerk eragiten dituen odolbilduak AstraZeneca eta Janssen etxeetako txertoak jaso dituzten zenbait herritarren artean, eta sueroen eraginkortasuna nabarmendu du. .