Itxi

Faktoria

Miren Gorrotxategi

"Alarma egoerarik gabe, eskuduntza erkidegoarena da eta erabakiak bertakoak dira"

Izaro Insausti | EiTb Media

Lurraldearteko osasun batzordea hitz egiteko dela uste du Elkarrekin Podmeos-IU talde parlamentarioko bozeramaleak, eta 'ulerkaitza' da parte ez hartzea. Neurrien eskuduntza ordea, autonomiena da.

  • Miren Gorrotxategi, Elkarrekin Podemos-IU taldeko bozeramalea.

    Miren Gorrotxategi, Elkarrekin Podemos-IU taldeko bozeramalea.

    19:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Erkidegoen arteko osasun batzordean hartu diren erabakien eskuduntza autonomikoa dela gogorarazi du Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarreko bozeramaleak 'Faktoria'n. Batzordea "hitz egiteko eta koordinatzeko tresna" da Gorrotxategiren aburuz, baina erabakia Eusko Jaurlaritzarena da. Neurriak arintzearen harira, gogotsu bai baina tentuz jokatzeko eskatu du presak ez direlako onak.

Gasteizen ireki den Terrorismoaren Biktimen Memoriala errekonozimendurako ona bada ere, onartu du biktima guztiak ez direla haintzat hartu. "Ez da ondo ulertzen" dio, Gasteizen eraiki den memorial batean Martxoaren 3ko polizia gehiegikerien biktimak ez sartzea. Euskadin denbora gehiegi egon dira biktimak enpatia gabe, eta laguntzen jarraituko dutela memoria zabal bat sortzeko.

Madrilen Alderdi Popularrak gora egin badu ere, ez du uste ziklo aldaketa baten hasiera denik. Are gehiago, Maria Dolores de Cospedalen inputazioak, PP agintean dagoenean suerta daitezkeen "arriskuak" gogorarazten dituela dio.