Itxi

Faktoria

Miren Basaras

"Txertaketa eragina izaten ari da, pandemia egoera hobera darama"

Pilar Goya | EITB Media

Gurean txertaketa "masiboa, ia % 100ekoa" dela aipatu du mikrobiologoak, "horri esker ospitalizazio maila eta hildakoen kopurura behera doa". Musukoa hilabete barru kentzen has gaitezkeela dio.

  • "Txertaketa bere eragina izaten ari da, pandemiaren egoera hobera darama".

    "Musukoari agian hilebete barru kentzen hasi gaitezke beti ere aire librean".

    7:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Baikor mintzatu da Miren Basaras EHUko mikrobiologoa pandemiaren bilakaeraz, inzidentzia metatuta beherantz doalako, "poliki-poliki baina beherantz". Hala ere, ohartarazi du tentuz hartu behar direla datuak, oraindik oso altua delako inzidentzia metatuaren datua, 200 kasu 100.000 biztanleko. "Eskatzen digutena baino lau aldiz altuagoak dira oraindik gure datuak. Hobera goaz, egia da, baina ezin gara lasaitu".

Basarasen hitzetan, argi dago txertaketari esker ona izaten ari dela pandemiaren bilakaera, "txertatuen artean inzidentzia tasa are baxuagoa delako. Txertatuta edo txertatzeko bidean gaudenak gutxiago kutsatzen gara eta horrek esan nahi du gure defentsak bere lana egiten ari direla birusaren aurka; hori da positiboena".  Alarma egoera altxatu aurretik neurri murriztaileak bakarrik genituela aipatu du, eta horregatik, gogorragoak izan behar zutela, orduan txertaketarik ez zegoelako.

Musukoari buruz, agian hilebete barru eta datuen arabera, kentzen hasi gaitezkeela uste du, baina "beti ere aire librean eta jende asko pilatzen ez den lekuetan, ez leku itxietan eta inzidentzia metatuaren datuek behera egiten badute".