Faktoria
FOOD 4 FUTURE
B.Oroz eta E.Atxa: Euskal ekoizleen eta industriaren gaitasuna elikadura erronkan
Edurne Etxebeste | EITb Media
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuordea eta Azurmendi jatetxearen jabea BECen Food 4 Future kongresuko gure setean izan dira kongresura ekarri dituzten txostenak aurkezteko.
-
B.Oroz eta E.Atxa Food 4 Future kongresuan
14:03 min
Eneko Atxa Azurmendi jatetxeko jabeak argi dauka jateko erak aldatu beharko direla jasangarriak izateko. Berrasmatu beharra ikusten du zailtasun eta erronka handiak berekin dakartzan etorkizun hurbil horretara begira. Horregatik, nazioarteko sukaldari lankideen laguntzaz munduko ekoizle interesgarrienen zerrenda osatzen ari da Xabi Uribe-Etxeberria Sherpa taldeko buruarekin.
Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuordeak elikadura berrien erronkei heltzeko eran ikusten ditu bai euskal ekoizleak eta baita industria ere. NEIKER buru dela ikerketan ari diren euskal erakunde esanguratsuen eskutik aukera haniak daude. Alor bakoitzean betikoa eta berria uztartzeko bideak bilatu beharra dagoela iritzi dio Oroz-ek."The Food Global Ecosystem project" izeneko ekimenak berrikuntzaren 3. olatuari erantzun eta baliabideak jartzeko ildoak finkatu ditu. Urrunera jaki bila joan gabe bertakoak ondo zaindu eta aldi berean berritzen joateko proportzioak topatzea da erronka Bittor Orozen iritziko.