Itxi

Faktoria

Memoria

Edurne Albizu: "Alde berean gaude giza eskubideak urratu dizkiguten sendi denak"

Jone Larrañaga | EITB Media

ETAk hil zuen bizikleta saltzailearen koinatak eta Benjamin Atutxa hautetsi sozialistak uste dute bizi izan duten jazarpen soziala 'gai tabua' dela oraindik gizartean. Deslegitimazio osoa eskatu dute.

  • Edurne Albizu, Iñaki Guridirekin hizketan

    Edurne Albizu, Iñaki Guridirekin hizketan

    22:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Gai tabua da oraindik; argi eta garbi", dio Edurne Albizuk. ETAk Eugenio Olaziregi koinatua hil zion "salataria" zela leporatuta eta, geroztik, bere inguruan "isiltasun erabatekoa" ezarri zela azpimarratzen du. "Faktoria"n egindako elkarrizketan esan duenez, isiltasun horrek jarraitu egiten du oraindik: "Etxeko sukaldean ez bada, inork ez du honetaz hitz egin nahi. Inork ez dizu konbertsazioa jarraitzen". 

Berekin bat etorri da Benjamin Atutxa, Eibarko zinegotzi zela ETAk bahitu nahi izan zuen politikaria. Garai hartan jasan zuten jazarpen sozialaz gutxi hitz egin dela uste du eta oraindik gizarteak biktima batzuk besteak baino gertuago sentitzen dituela.  Adierazi du biktimak bi aldetakoak egon direla eta biak erreparatzeko bidea jarri beharko lukeela Gobernuak baina, horrezaz gainera, "erreparazio soziala" ere beharrezkoa dela.

Biek eskatu dute indarkeriaren deslejitimizazio osoa. "Zabalza, Lasa, Zabala... nik ez ditut frentean ikusten", zehaztu du Albizuk. "Nik ikusten ditut", jarraitu du, "giza eskubideak urratu zaizkienen aldean. Gizarteak bide horretan egin behar du aurrera. Ikusi giza eskubideak urratu ote zaizkion bai ala ez eta begiratu nork".