Faktoria
Eneko Andueza
Andueza: "Konstituzioan erreferenduma bai, baina Aragonesek nahi duenerako ez"
Izaro Insausti | EITB Media
Kataluniako presoen indultuek garai berri baten hasiera dakartela uste du Eneko Andueza sozialistak. Gobernuen arteko elkarrizketan jarri du azpimarra, baina Aragones errealitatetik urrun dagoela dio.
-
Eneko Andueza, Euskadi Irratian
22:18 min
Elkarlanerako bidea ireki dela Kataluniako presoen indultuekin esan du Eneko Andueza PSE-EEko legebiltzarreko bozeramaile eta Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n. Kataluniako arazoari irtenbidea elkarrizketak ekarriko diola dio, eta gobernu bakoitzak bere posizioari tinko eutsiz ez dela ezer konponduko uste du. Pere Aragonesek presoentzat eta Kataluniarentzat nahi dituen amnistia zein erreferenduma ordea "ez dira bideragarriak" sozialistak azaldu duenez, Espainiako Konstituzioan erreferendumerako aukera badagoelako baina ez "autodeterminazio edo independentzia aldarrikatu" nahi bada. Hala ere, indultuek zabaldu duten elkarrizketarareko bideari helduko diola Kataluniako gobernuak uste du.
Eredu territorialaren aldaketan lan egiteko prest dagoela alderdi sozialista dio Anduezak, beti agertu direlako federalismoaren alde. Eredu horren barnean federalismo mota desberdinak daude. Ildo horretan, asimetriak onartzeko aukeraz hizt egin du sozialisten legeblitzarreko bozeramaleak, azpimarratuz Euskal Autonomia Erkidegoaren "eskubide historikoak errespetetu" behar liratekeela.
Kogobernantzari dgaokionez, pandemiaren urte eta erdian "egin den lan ona" azpimarratu du sozialistak. Iñigo Urkullu Lehendakariak "Faktoria"n egindako elkarrizketan kritiko hitz egin zuen Pedro Sanchezek mezuak erantzunik gabe utzi eta gero. Anduezak dio une batzuetan tentsioa izatea normala dela, eta ez diola duena baino garantzi gehiago emango. Eragunkorragoa da, bere aburuz, elkarrizketaren bidez lortu diren akordio positiboak ikustea.