Itxi

Faktoria

Migrazioa

Iñigo Zabaltza: "Migranteen afera negozioa, business, bilakatu da Kanarietan"

OIhane Yustos | EITb Media

Maspalomasen migranteekin boluntario gisa lanean ari den Iñigo Zabaltzaren hitzetan, etorkinak Kanariar uharteetatik 'desagertu' direla.

  • Migranteak Kanariar Uharteetan

    Migranteak Kanariar Uharteetan

    8:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Migratzaileak desagertu dira Kanariar uharteetatik'. Esaldi labur horrekin laburbiltzen du Kanarietan, Maspalomasen, bizi den Iñigo Zabaltzak migranteekin gertatzen ari dena. Udaberrian lehertu zen krisia, milaka migrante irletara iritsi zirenean. Orduan gobernuak jarri zituen bitartekoak, turistez hutsik zeuden hotelak etorkinei bideratu zizkieten baina, egoera erabat aldatu da. Turistak etorri dira eta migranteak '26 gunetara' eraman dituzte.

Egoerak gordin izaten jarraitzen du Zabaltzaren hitzetan baina, 'orain ez dira ikusten'. Baina agerian gelditu da beste zerbait: "migrazioaren afera business bihurtu da", negozioa. Bere egoera kontatu du Zabaltzak: "gobernuz kanpoko 5 erakundeekin jarri naiz harremanetan, boluntario gisa eta dohainik nire lana eskaintzeko baina, atea itxi didate. Azkenean elizaren bitartez lortu dut". Beste adibidea jarri du boluntario honek, "Faktoria" albistegian: 'Hainbat hotel atzera martxan jarri dira, migranteak sartuz eta diru laguntzak kobratuz'. "Izugarria da" esan du Zabaltzak.