Itxi

Faktoria

Migrazioa Euskadin

"Migranteei harrera duina bermatu behar diegu"

Oihane yustos | EITb Media

Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak udarako prest duten planaz hitz egin du. Irungo Harrera Sareko Anahize Agirrek esan du planak ez dituela asebete.

  • Migranteak Irunen

    Migranteak Irunen

    13:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Autonomia Erkidegora iristen diren migranteen harrera, eztabaidagune izan da beste behin. Eusko Jaurlaritzak prest du udararako plana, 500 harrera plaza jarri ditu eta gehienak Bidasoaldean eskualdean kokatu ditu. "Egun bakar atean 100 etorkin baino gehiago iristen direnan aktibatuko dugu plana' kontatu du "Faktoria"n Xabier Legarretak, Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak. Irunen izango dira plaza gehienak, erakunde publikoak jabetu baitira etorkinek bizi duten egoeraz: 'hona iritsita, asko kostatzen zaio Irundik beste lekuetara joatea".

Irungo Harrera Sarearen kritika

Uda izaten da, eguraldi ona tarteko, migrazioak gora egiten duen urtaroa eta azpiegitura prest izan nahi du Jaurlaritzak baina iragarritakoa ez da nahikoa Irungo Harrera sarearen iritziz. Anahize Agirre bozeramaileak esan du planak ez dituela asebete: "Ez zaie beharrei erantzuten. Baliabideak badaude baina, borondate poltiikorik ez". Harrera etxeetan migranteak hartzeko baldintzak aldatzea exijitu du Irungo harrera sareak, "badirelako azken egunetan kalean gelditzen ari diren migranteak'. Eta "beroan egindako itzulketen" ondorioak azaldu ditu Agirrek: "Iritsi zaizkigu kasuak, beroan egindako itzulketa batean, gendarmeak pertsona bota furgonetatik eta orkatila puskatuta hor utzi dutela. Biolentzia hor dago, kanporaketa horiek egunerokoak dira".