Itxi

Faktoria

Kubako protestez

Jose Goitia, kazetaria: "Kuban beldurra eta paranoia hautsi dira"

Mikel Rotaetxe | EITb Media

Hiru hamarkada Kuban eman dituen Jose Goitia kazetariarekin hitz egin dugu "Faktoria"n. Uhartearen uneko egoerari heldu diogu, gobernuaren aurkako mobiliazioen gakoei eta AEBen jarrerari.

  • Protestak Kuban

    Protestak Kuban

    8:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

San Antonio de los Baños eta Palma Soriano herrietan piztutako txinpartak, protesta-oldea eraman Kubako berrogeitik gora herrietara. Argindar etenek, elikagai eta botika eskasiak, eta dibisa faltak eragindako itoaldiak gainezka egin du, eta azken hamarkadako protesta handienak ikusi ditugu Kuban. "Faktoria"n Habanako Santa Fera egin dugu, protestaldiaren egoera bertatik bertara ezagutzera. Bidelagun izan dugu Jose Goitia kazetaria.

Kubako hiriburuan 30 urtetik gora daramatza Goitiak, eta azaldu digunez, protestek behera egin dute eta ez dago argi zer gertatuko den: "Interneta berrezartzeari esker jendea ohartarazi da gertatu denaz, eta ikusiko dugu nola erantzungo duen aurrerantzean, baina jendeak beldurra eta paranoia galdu ditu".

Miguel Diaz Canel presidenteak AEB Amerikako Estatu Batuak egin ditu egoeraren erantzule, baina Goitiak nabarmendu duenez, "aitortu du egoera ez dela ona Kuban". Joe Biden AEBko presidentearen jarrera "kontraesankorra" dela esan du, "Kubara gerturatu nahi duelako, Obamaren bidetik, baina Miamiko kubatarrak haserretu gabe".