Itxi

2021/07/12

18:37

Mundua

Kuba

Protesten aurrean, Kubako iraultza defendatzeko deia egin du Diaz-Canelek

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Kubako presidenteak ukatu egin du errepresioa darabilenik, eta ohartarazi du kubatarren zatiketak Ameriketako Estatu Batuei soilik egiten diola mesede.  

  • Miguel Diaz-Canel Kubako presidentea kalean, jarraitzailez inguratuta.

    Miguel Diaz-Canel Kubako presidentea kalean, jarraitzailez inguratuta. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Miguel Diaz-Canel Kubako presidenteak agerraldia egin du herrialde horretako hainbat hiritan bere gobernuaren aurka izan diren protesten harira. Kubako iraultza defendatzeko deia egin du, errepresioa darabilenik ukatu du eta herritarren arteko zatiketak Ameriketako Estatu Batuei soilik interesatzen zaiela ohartarazi du.

"Enegarrenez esan dute Kuban errepresioa erabiltzen dugula eta hilketak izaten direla. Non daude hildakoak? Non dago errepresioa? Non daude desagertuak?", galdetu du.

Herritarrei beren eskubideak eta iraultza defendatzeko eskatu zuela zehaztu du, "eta ez herria herriaren aurka jartzeko". "Herriak eztabaidatu nahi zuen, argudiatu, baina manifestariek indarkeriaz erantzun zuten eta herria defendatu egin da", adierazi du.

Kubako erregimenak enbarazu nori egiten dion galdetu eta Ameriketako Estatu Batuak seinalatu ditu. "Zergatik ez dituzte herritar guztien mesedea bilatzen duen gure sistemaren bertuteak ikusten osasungintzan, hezkuntzan edo gizarte segurantzan?", itaundu du. Horren ordez, "bandalismoan amaitzen diren" protestak bultzatzen dituztela salatu du. "Eta horrek gehiago batzen gaitu, beraien benetako asmoak zeintzuk diren badakigulako", erantsi du.

Honek guztiak Miamin bizi diren Kubako sektore kontserbadoreari mesede egiten dioela iritzi dio, eta Gobernuaren aurkako protestak diruz lagundu izana leporatu die.  

Bestalde, kezkagarritzat jo du manifestazioak pandemia egoera honetan eman izana, harreman sozialak ahalik eta gehien murriztu behar direnean, kutsatzeak saihesteko.

Estatu Batuek Kubaren egonkortasun politikoa zalantzan jartzeko ekintzak ere izan  ditu hizpide eta koronbairusaren larrialdia hasi zenetik ugaritu egin direla salatu du. Hala, arazo nagusiak bi direla azpimarratu du: energetikoa, etxebizitzetako argindarraren zerbitzuan eragiten duena; eta sendagaien faltarena, gaixoen kopuruak gora egin baitu.  

Bidenek protestak babestu ditu

Bestalde, Joe Biden AEBko presidenteak Kubako herritarren alde agertu da eta protesten bidez askatasuna aldarrikatzen ari direla iritzi dio.

"Kubako herria ausardiaz ari da oinarrizko eskubideak defendatzen", adierazi du Etxe Zuriak zabaldutako ohar batean.

"Kubako erregimen autoritarioak hamarkadatan ezarritako errepresioaren eta sufrimendu ekonomikoaren aurrean herritarrak askatasuna eskatzen ari dira", esan du.  

Ildo horretan, herritarrek "protesta baketsuak" egiteko eta beren etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela azpimarratu du.

"Bere aberastasun propioan pentsatzeari utzita, herriari entzuteko eta herriaren beharrizanak asetzeko deia egiten diogu Kubako erregimenari", erantsi du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;