Itxi

Faktoria

Unidas-Podemos

Roberto Uriarte: "Une honetan, arlo fiskalean inor aurretik badabil munduan, hori Joe Biden da"

Jone Larrañaga | EITB Media

Unidas Podemosek Madrilgo Kongresuan duen diputatuak lehentasunezko jo ditu eredu produktiboa aldatzea, lanari eutsi eta langileen eskubideak handitzea eta zerga erreformari ekitea: "Ministro batzuk gobernu akordioaren kontra tematzen badira ere, ari gara gure proposamenak aurrera ateratzen".

  • Roberto Uriarte

    Roberto Uriarte

    23:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Roberto Uriarte Unidas-Podemosek Madrilgo Kongresuan duen diputatuak gogoratu du zerga sistemaren erreforma Gobernu koaliziorako hitzarmenean jasota dagoela eta, "ministro batzuk akordio horren kontra tematzen badira ere", aldaketa "aurrera aterako" dela aurre ikusten du. Krisitik ateratzeko ezinbesteko jo du zerga sistema berbanatzaileago bat izatea. Ildo horretan, Estatu Batuetatik egiten ari den "pedagogia" azpimarratu du "Faktoria"ko elkarrizketan: "Une honetan, arlo fiskalean inor aurretik badabil munduan, hori Joe Biden da". Derrigorrezko iritzi dio enpresa handiek, modu efektiboan, zerga gehiago ordaintzeari eta horretarako gaur egun baliatzen dituzten estrategiak legetik ezabatzeari. Zerga erreformarekin batera, lehentasunezko jo ditu eredu produktiboa aldatzea, lanari eutsi eta langileen eskubideak handitzea.

Uriartek ez du uste epe ertainean Espainiako Gobernuan diren Unidas-Podemosen ministroak aldatuko direnik. Aldiz, ontzat jo ditu Pedro Sanchezek exekutiboan egin dituen aldaketak eta bereziki azpimarratu du Ivan Redondo aholkularia Moncloatik atera izana. "Problemak ez dira estrategak; problema da estrategei indar gehiegi ematen zaienean. Politikariek hartu beharko lituzketen erabakiak aholkularien esku utzi dira". "Alde horretatik", esan du, "perspektibak hobexeagoak", dira.