Itxi

Faktoria magazina

Tatxers musika taldea

"Bagenekien lan ona zela baina jendearen harrerak are gehiago harritu gaitu"

Olatz Silva

Iruñeko Tatxers musika taldeak "Hiruzpalau amets larri" EPa atera berri du; nabarmentzeko arrakasta ari da izaten.

  • Martin Ziriza eta Jon Salinas, TATXERS musika taldeko kideak

    Martin Ziriza eta Jon Salinas, TATXERS musika taldeko kideak

    23:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Martin Ziriza, Jon Salinas eta Iñigo Soriak osatzen dute Tatxers musika taldea. Iruñeko gazteek joan den urteko otsailean kaleratu zuten euren lehenengo maketa: Garaipen kutrea. Duela gutxi lan laburrago bat sortu dute: Hiruzpalau amets larri. Lau abestiz osatutako EPa izugarrizko arrakasta ari da izaten. Zirizak eta Soriak Faktoria Magazinean hartu dute parte. Nahiz eta lan ona zela jakin, ez zuten horrelako harrerarik espero.

Euren arteko harreman gehiena WhatsApp audio bidez egiten dute, ikasketak direla eta, bakoitza hiri batean bizi delako. Urtarrilean grabatu zituzten abestiak baina hilabete batzuk itxaron behar izan dituzte EPa kaleratzeko, "irrikitan egon arren". Euren estiloari ez diote etiketa finkorik jarri nahi.

Entzun elkarrizketa osoa hemen!