Itxi

Faktoria

Migrazioa

Legarreta: "Migrazio fluxuak humanizatu eta alde egin nahi dutenei bide seguruak ahalbidetu behar dizkiegu"

Izaro Insausti | EITb Media

Afganistandik irten nahi duten migratzaileak hartzeko prest agertu da Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendaria. Nazioarteko babesa behar dutenei bideak irekitzeko garaia dela dio, bereziki kezka agertuz emakumeek bizi duten egoerarekin.

  • Xabier Legarreta, Eusko Jaurlaritzako migrazio eta asilo zuzendaria.

    Xabier Legarreta, Eusko Jaurlaritzako migrazio eta asilo zuzendaria.

    7:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Afganistandik ihes egin nahi duten herritarrak hartzeko prestutasuna azaldu diote Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuak Espainiako Ministerioari. Eusko Jaurlaritzako migrazio eta asilo zuzendariak, Xabier Legarretak, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n berretsi du nazioarteko babesa behar duten herritarrak "babestu eta sartzeko bideak areagotuz" erantzunkizuna erakusteko garaia dela. Eusko Jaurlaritzak mezu elektroniko bidez eskaini dizkio Oñatiko, Tolosako eta Berrizko aterpetxeak Espainiako gobernuari baina momentuz horien beharrik ez dutela erantzun diete. Talibanek Kabul hiriburua eta, oro har, Afganistango boterea eskuratuta, kezkatuta hitz egin du emakume eta neska gazteek biziko duten egoerarekin.

Migratzaileen joan-etorrien inguruan, Ceutako adin-txikikoen itzulketetan ere jarri du azpimarra Legarretak. Kanariako eta Ceutako gobernuei bertara heldutako pertsonak Euskal Herrian hartzeko prestutasuna azaldu bazitzaien ere, zain jarraitzen duela Eusko Jaurlaritzak dio. Ildo horretan, orain arte egin diren 700 lekualdatzerekin zalantzati da bereziki "adin txikikoei bermatu beharreko eskubideak" betetzen ari ote diren.