Itxi

Faktoria

Lan urte politikoaren atarian

Estatus politiko berriaz eztabaidatzeko prest Legebiltzarreko indar politiko guztiak, PP izan ezik

P.G. | EITB MEDIA

Eusko Legebiltzarreko bost indar politiko nagusien ordezkariak elkartu ditu Faktoria saioak. Pandemia osteko erronken artean, osasun zein zaintza sistemak hobetzea, suspertze ekonomikoa, klima larrialdiari aurre egitea eta autogobernuan sakontzeko bideak izan dituzte hizpide.

  • Estatus politiko berriaz eztabaidatzeko prest Legebiltzarreko indar politiko guztiak, PP izan ezik.

    Estatus politiko berriaz eztabaidatzeko prest Legebiltzarreko indar politiko guztiak, PP izan ezik.

    64:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Estatus politiko berriaren lanketari ekiteko prest azaldu da EAJko Iñigo Iturrate legebiltzarkidea, beti ere "elkarrizketaren bidetik ahalik eta adostasun zabalena lortuz,  bermea izan eta euskal gizartea frustraziora ez eramateko". Nerea Korjarena, EH Bilduko ordezkariaren ustez Legebiltzarrena badira jada adostasun horiek eta orain "fase resolutibo" batean sartu behar da, "Estatuarekiko beste harreman mota bat behar delako hemen erabakitzen dena errespetatuko den bermea izanik". Elkarrekin-Podemoseko Miren Gorrotxategik bere aldetik erabakitzeko eskubidea "muturreraino onartzeko" prest azaldu da baina gutxieneko adostasun maila batzuren gainean. Oharra, Euskadiko sozialisten aldetik etorri da. Eneko Andueza, Euskadiko PSE-EEko idazkari nagusiak argi utzi du "legetik kanpo ibilbide bat egiteko, eurekin ez kontatzeko, bai ordea Gernikako estatutua berritu eta hobetzeko bada".  PPko Laura Garridok azkenik, "sakabanatzeko diren proiektuak alde batera utzi behar  direla" adierazi du.

Gainerakoan bat etorri dira, klima larrialdiari aurre egitea oraintxe mahai gainean dagoen erronka nagusietako bat dela esaterakoan eta ekonomiaren suspertzeaz mintzatu dira. Pandemiak osasun sisteman eta zaintzan eragindako "estresa" gaindituta, eztabaidan aritu dira egin beharreko aldaketei buruz, inbertsio eta egiturazko aldaketen inguruan.