Itxi

Faktoria

Jaiotza-tasa beherantz

"Gizarte anti-natalista batean bizi gara. Zuk uste duzu posible dela 25 urterekin ume bat izatea?"

P.G. | EITb Media

Unai Martin EHUko Soziologia irakaslearekin aztertu dugu Euskadiko jaiotza tasak urteko lehen hiruhilekoan jasan duen beherakada. Pandemiak ziurgabetasuna sortu duela onartuta, arrazoiak askoz sakonagoak direla uste du: "Gizartearen antolaketa bera da oztopo".

  • "Gizarte anti-natalista batean bizi gara. Zuk uste duzu  posible dela 25 urtekin ume bat izatea?"

    Umeak eskolara bidean

    5:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Unai Martin soziologoaren hitzetan, oso zaila da jaiotzen aldeko politikak garatzea, gizartearen egitura osoa aldatu behar delako. "Gizarte anti-natalista batean bizi gara.....Zuk uste duzu gizarte honetan posible dela 25 utekin umea izatea? Oso zaila da, lan merkatua ikusita, etxebizitza lortzeko zailtasunak eta generoen arteko aldea... Oraindik ere ume bat izateak duen eragina eta kostoa emakumeak bakarrik ordaintzen du hein handi batean. Hori guztia da aldatu behar dena".

Aldaketa hori lortzeko ordea ez ditu ikusten behar diren ausardia politikoa eta ekonomikoa: "Jakin badakigu zer egin behar den baina ausardia falta da".