Gizartea -

Jaioberri gutxi

Jaiotza-tasak % 12,5 egin du behera 2021eko lehen hiruhilekoan, EAEn

Hiru lurralde historikoetan izan da beherakada: % 14,7 jaitsi da Bizkaian, 1.612 jaioberrirekin; % 11,6 egin du behera Gipuzkoan, 1.133 jaiotzerekin; eta % 7,7 jaitsi da Araban, 553 jaioberrirekin.

Jaiotze-tasak % 12,5 egin du behera 2021eko lehen hiruhilekoan, Euskadin. Argazkia: Bibbit-Flickr
Jaiotze-tasak % 12,5 egin du behera 2021eko lehen hiruhilekoan, Euskadin. Argazkia: Bibbit-Flickr
Jaiotze-tasak % 12,5 egin du behera 2021eko lehen hiruhilekoan, Euskadin. Argazkia: Bibbit-Flickr

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

3.298 haur jaio dira Euskadin, urteko lehen hiru hilabeteetan, 2020ko lehen hiruhilekoan baino % 12,5 gutxiago.

Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) astelehen honetan jakitera eman duenez, beherakada hiru lurralde historikoetan eman da: % 14,7 jaitsi da Bizkaian, 1.612 jaioberrirekin; % 11,6 egin du behera Gipuzkoan, 1.133 jaiotzarekin; eta % 7,7 jaitsi da Araban, 553 jaioberrirekin.

2020ko lehen hiruhilekoko datuekin alderatuta, beherakada batez ere urtarrilean gertatu da, % 18,1 ume gutxiago jaio baitira, otsailean zertxobait arindu da (% 13,7), eta are gehiago martxoan (% 6).

30-34 adin tarteko amen artean jaiotzeak ugariagoak izan ziren, % 36,5, hain zuzen ere. Ondoren, 35-39 adin tarteko emakumeek izan dituzte seme-alaba gehien (% 34,7).

25-29 adin tarteko emakumeek, ordea, haurren % 13,2 soilik izan zituzten.

2020ko lehen hiruhileko datuekin alderatuta, batez ere 40 urtetik gorako amen artean egin dute jaiotzek behera; 406 haurtxo izan zituzten 2020an, eta 323 baino ez aurten.

Jaiotzen % 9,8 izan dira, eta % 10,8 izan ziren 2020an. Hala ere, 25 urtetik beherako amak gainditu zituzten; izan ere, jaioberrien % 5,9 izan zituzten azken horiek.

Haurren % 48,9 ezkontzatik at izan dituzte bikoteek, 2020ko lehen hiruhilekoan (% 44,7) baino gehiago.

1.599 lehenseme edo lehenalaba (% 48,5) jaio ziren urteko lehen hiruhilekoan.

Beste 1.291 haurtxo (% 39,1) dagoeneko seme-alabaren bat zuten familietara heldu ziren, eta % 12,4 hirugarren seme-alabak ziren (edo hortik gorakoak).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak Eustaten datuak