Faktoria
Iker Markinez
Eman diezaiogun duintasuna askariari!
Ormaiztegiko Kuko jatetxeko Iker Markinez sukaldariak askari osasungarri eta goxo baterako gomendioak dizkigu, bai umeentzat, bai helduentzat.
-
Ahuakate tosta
7:45 min
Askariari duintasuna ematera etorri zaigu gaur Iker Markinez sukaldariak "Faktoria"ra. Hasteko, haurren askariaz aritu da eta produktu industrialak sahiesteko gomendioa egin digu. Askari egokia izango litzateke frutaz eta ogitarteko batez osatutakoa, eta aholku bat egin digu: aste osorako hauren ogitartekoen plangintza egin. Gauzak asko erraztuko dizkigu horrek.
Bestalde, etxean jateko hiru tosta proposamen egin dizkigu, helduei zuzenduta, baina edonorentzako modukoak izan daitezkeenak, hozkailua lardaskatu ostean topatutako osagaiekin prestatutakoak:
-Humusa (soberan ditugun txitxirioekin).
-Ahuakatea
-Piperra