Faktoria
Kannabisa arautzeaz, Faktoria
Kannabisa arautzea: mundu bat linbo legalean
MIkel Rotaetxe | IETb Media
Gizartean sustraituta egoteaz gain, industria erraldoi bat eraiki dute kalamutik eratorritako produktuen inguruan, eta, guztia, egungo errealitaeta islatzen ez duten arauen eraginpean. Kannabisa legeztatzeaz, erabilera terapeutikoaz eta CBD produktuez aritu gara "Faktoria"n.
-
Kannabisa
24:39 min
Miguel Imaz segurarraren testigantza izan dugu abiapuntu kannabisa arautzeari buruz Euskadi Irratiko "Faktoria"n prestatu dugun tartean. Tolosan bizi den segurarra da Imaz, eta duela 15 urte ekin zion kannabisa kontsumitzeari, hezur-minbiziaren aurkako tratamendu betean zela. Telefono bidezko elkarrizketan azaldu digu kannabisa lortzeko hartu beharreko bidea: "Lagun batek gomendatuta, semearengana jo nuen, eta, haren ezagun baten bidez, uste baino azkarrago lortu nuen".
Kontsumitzen hasi eta bereala, gorputza "lasai" eta adimena "argi" sumatu zituen, lanerako prest. Tratamendu ofizialak, aldiz, "leher eginda eta zorabiatuta" uzten zuen. Lanean segitzeko ahalmena zor diola esan digu, eta premiazko jo du kalamuaren erabilera terapeutikoa arautzea.
Aitor Brion kannabisean aditua den abokatuak bat egin du Imazen eskariarekin, eta "ezinbesteko" jo du kannabisaren premia duten gaixoei erosketak egiteko bide legal eta seguruak bermatzea. Egungo legea Francoren garaikoa dela azaldu digu, eta uste du ez datorrela bat 2021eko ohitura eta industriarekin.
Oier Aizpurua Kimikan doktore eta EHUko irakasleak joandaneko urteetan kalamutik eratorritako produktuek izandako eztanda azaldu digu, eta hutsune legalen kalte eta ondorioak azaldu.