Itxi

Faktoria magazina

Ziburun hildako migratzaileak

Peio Dufau: "Poliziaren eta estatuaren presioak eragiten du hau gertatzea. Horrela ez da arazoa konponduko"

Ane Albisu | EITb Media

Peio Dufau Ziburuko hautetsi eta tren gidariarekin aztertu dugu trenak harrapatuta hil diren hiru migratzaileen gertaera larria. Dufau-ren esanetan "polizia dabilenez alde guztietan, ez dute beste aukerarik".

  • Peio Dufau

    Peio Dufau

    9:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Peio Dufau tren gidari eta Ziburuko hautetsiak "Faktoria" saioan adierazi digu batzuk mendiz saiatzen direla muga zeharkatzen, beste batzuk autopista bazterretik joaten direla eta beste batzuk trenbidea hartzen dutela euren burua arrisku larrian jarriaz. "Poliziaren eta estatuaren presioak eragiten du hau gertatzea" esan digu eta "bide honetatik ez da arazoa konponduko".

Tren gidariari buruz ere aritu gara Dufau-rekin. "Tren gidariak ezin zuen besterik egin" adierazi digu eta "ikusitako irudi bortitz horiek betirako geratuko zaizkio gogoan".  Laguntza psikologikoa ari da jasotzen "zoritxarrez jende askok egiten du bere buruaz beste trenari bere burua botata eta laguntza psikologikoa prozeduran sartuta dago"