Itxi

2021/10/27

18:47

Faktoria

Garraio txartelen gida

Ez da garraio txartel bateraturik izango EAEn. Zein da alternatiba? Zer ordaindu daiteke egungo txartelekin?

GORKA OTAEGI | EITB Media

Deserosoa izan daiteke bidaia txiki bat egiteko hiru garraio txartel behar izatea, baina Euskal Herrian gertatzen da. Txartel bakoitzak bere eremu eta prezioak ditu, eta Jaurlaritzak baztertu egin du txartel bakarraren proiektua. Barik, Mugi eta Bat txartelekin zer ordain daitekeen azaldu dugu.

  • Garraio txartelen bateragarritasuna mugatua da Euskal Herrian

    Garraio txartelen bateragarritasuna mugatua da Euskal Herrian

    16:38 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Iruñeko auzo batetik Leioako campusera joateko hiru garraio txartel behar dira (Iruñerriko Mankomunitatearena, La Unión konpainiarena eta Barika). Euskal Herriko garraio txartelak ezin dira konpainia eta lurralde guztietan erabili, eta bakoitzaren prezio eta deskontuak ezberdinak dira. Jaurlaritzak albo batera utzi du EAEn txartel bakarra sortzeko proiektua, baina Barik, Mugi eta Bat txartelek ez dute, oraindik, garraio guztietarako balio. Non erabil daiteke (eta non ez) bakoitza? Zein izango dira etorkizunean garraio publikoa ordaintzeko moduak Euskal Herrian? Eta munduan? Erantzunak, "Faktoria"ko aste honetako Hurrengo Geltokia-n.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;