Faktoria magazina
Ludopatia
Josu Viana: "Modu estrategikoan daude jarrita apustu etxeak gazteak erakartzeko"
Ane Albisu | EITb Media
Josu Viana kirol apustuen mendean bizi izan zen 6 urtez. Mina eta galera handiak ekarri zizkion. Orain gazteei laguntzeko asmoz eskoletara joaten da prebentzio saioak egitera. Eusko Jaurlaritzaren neurri berrien artean apustu-etxeak eskoletatik urruntzeari eman dio garrantzia handiena.
-
Josu Viana Mujika Euskadi Irratian
7:56 min
Josu Viana Mujika Zumarragako gazteak bere esperientzia baliatzen du eskoletako gaztetxoei esateko, "oso erraza dela jokoarekiko menpekotasun egoerara iristea, lagun artean arratsalde pasa hasi eta menpean hartzen zaitu ia oharkabean". Ez du nahi, gazteek, berak 22 urtetik 28ra bizi izan zuen infernua ezagutzea. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak jokoaren inguruan hartu dituen erabaki berrien artean, apustu etxeak eskoletatik urruntzearena gustatu zaio gehien. Salatu nahi izan du "estrategikoki daudela eskola inguruetan jarrita, gazteak erakartzeko".
Ekainean ezagutu genuen "Faktoria"n Josu Viana eta orduan kontatu zigun jokoarekiko menpekotasunak eragin dion guztia. Gaur berriro jarri gara harekin harremanetan Eusko Jaurlaritzaren neurri berrien inguruko hausnarketa eskatzeko.