Itxi

Faktoria magazina

Gladys saria

Ane Iturzaeta:"Hizki handiz jarriko dut Gladys Saria nire curriculumean"

Ane Albisu | EITB Media

Microsoft-en lan egiten du Gladys Sariaren lehen edizioa irabazi duen 26 urteko informatikari beasaindarrak. Adimen Artifizialaren inguruko aholkuak ematen dizkie mundu osoko enpresa handiei.

  • Ane Iturzaeta Agirre

    Ane Iturzaeta Agirre

    14:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ane Iturzaeta Agirre 26 urteko beasaindarrak irabazi du PuntuEus fundazioak eta EHU-ko Informatika Fakultateak antolatu duten lehenengo Gladys Saria. Guardia Zibilak 23 urterekin tiroz hildako ekintzaile ekologistaren omenez antolatu dute saria, hura ere informatikaria zelako. Sariaren helburua, ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritzea, gazteentzat erreferenteak sortu daitezen eta egiten duten lana ikus dadin.

Epai Mahaiak lau arrazoi eman ditu Ane Iturzaeta saritzeko: motibazioa, etorkizunera begira duen proiekzioa, egindako ibilbide profesionalaren aniztasuna eta gazteekin egindako dibulgazio lana

Gladys Sariari esker, STEM (euskaraz ZTIM, zientzia, teknologia, ingenieritza eta matematika) gaietan bokazioak sustatzeko hitzaldiak emango ditu Ane Iturzaetak.  Batez ere emakumeengan dago bokazioa horiek sustatzeko beharra.

Faktoria saioan Ane Iturzaeta sariduna ezagutzeko aukera izan dugu, Microsoft-en egiten duen lana azaldu digu, Gladys Sariak duen garrantziaz aritu zaigu...."Gure familian beti oso garrantzitsua izan da Gladys del Estal, gure aita han zelako Gladys hil zutenean eta hizki handiz jarriko dut sari hau nire curriculum-ean"