Faktoria
ESKER EMATE EGUNA
Zein lotura dute Thanksgiving egunak, Oñatik eta George Bush presidenteak?
IMANOL DE LA VARGA URZELAI
Estatu Batuetan esker emate eguna ospatzen dutela baliatu dugu Faktorian, egun horrek Gipuzkoako Oñati herriarekin duen lotura argitzeko. Ospakizun horren jatorria ez dago argi; bertsioetako batek dio Oñatitik joandako esploratzaile baten semeak sortu zuela.
-
ESKER EMATE EGUNEKO AFARIA
7:52 min
Euskadi Irratiko "Faktoria"n azaldu dugu zein lotura duen Thanksgiving egunak Oñatirekin. Ospakizunaren jatorria ez dago erabat argi. Zabalduen dagoen kontakizunaren arabera, Myflower espedizioko kolonoek hasi zuten ohitura da. Baina badira bestelako kontakizunak. Duela zenbait urte egindako ikerketa batek argitu zuen, Cristobal de Oñate, Oñatiko Narriaondo baserrian jaiotako esploratzailearen semeak, Juan de Oñatek, sortu zuela ospakizuna, Texaseko El Paso hirian.
Kontakizun hori abiapuntu, Angel Iturbe duela 20 urte Oñatiko alkate zenak gutuna idatzi zion George Bush presidenteari. Honek ez zion gutuna idatziz erantzun, baina enbaxadorea bidali zuen Oñatira.
Bide horrek ez zuen aurrera egin. Horretan geratu zen kontua, baina pasartea gogoratu dugu Iturberekin berarekin; eta baita, Iñaki Galdos, orduko hartan zinegotzi zenarekin.
Estatu Batuetan bizi den euskal herritar batekin, eta Euskal Herrian bizi den estatu batuar batekin Thanksgiving eguna nola ospatuko duten galdetzeko ere baliatu dugu tartea.