Itxi

Faktoria magazina

Morroiak eta kriadak

Akaitze Kamiruaga: "Gaur egungo ikuspegitik sinestezina da eta oso gogorra egiten da ume haien mina"

EITB Media

Etnikerrek egindako Euskal Herriko Atlas Etnografikoan jasotako gaiak modu gaurkotuan plazaratzen ari da Labayru Fundazioa blog baten bidez. Gaur morroi eta neskameen gaia aztertu dugu eta interes handia piztu du entzuleen artean.

  • Seintzainaren argazkia, Felipe Manterolaren funtsetik hartua (Labayru Fundazioaren argazki artxiboa)

    Seintzainaren argazkia, Felipe Manterolaren funtsetik hartua (Labayru Fundazioaren argazki artxiboa)

    16:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Akaitze Kamiruaga, Labayru Fundazioan Herri Ondare arloko arduraduna eta Fundazioko zuzendari ordea izan dugu Faktoria saioan. Ikerketarako hitz egin duten pertsona gehienek tratu ona jaso zutela eta etxekotzat hartzen zituztela kontatu diete, "baina gaur egungo ikuspegitik oso gogorra egiten da ume haien mina".

Kasu askotan urtean behin bakarrik joaten ziren euren etxera, gabonetan. Eta orduan ere, egun bakarrerako. Etxekoak ikusi ezinda, ume haiek biziko zuten mina eta egin beharko zuten lana, sinestezina egiten da gaur egunetik begiratuta.