Itxi

Faktoria

6garren olatuaren aurrean

Miren Basaras: "Hirugarren txertoa ahalik eta arinen zabaldu behar da, bereziki talde zaurgarrien artean"

P.G.

Gabonetako ospakizunei begira, EHUko mikrobiologoak zuhurtzia eskatu du eta segurtasun neurriak gordetzearen garrantziaz ohartarazi du: "Ahalik eta jende gutxien elkartu behar gara, aireztapena eta higienea funtsezkoak dira eta pertsona zaurgarriak badaude familiatan, kontuz!"

  • Birusa askoz kutsakorragoa da eta sintomarik ez izan arren, kusatuta egon eta transmititu dezakegu.

    Birusa askoz kutsakorragoa da eta sintomarik ez izan arren, kusatuta egon eta transmititu dezakegu.

    10:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Omicron aldaera delta baino 70 aldiz kutsakorragoa dela eta urtarrilean hemen ere nagusi izango dela adierazi du Miren Basaras, EHUko mikrobiologoak "Faktorian" egindako elkarrizketan. Ez hori bakarriik, aldaera berriak orain arteko txertoen eraginkortasun maila gutxitu egiten duela ere ohartarazi du eta horregatik, behar beharrezkotzat jo du hirugarren dosia zabaltzea, "aldera berri honi aurre egiteko babesa indartuko duelako". Osakidetzari dei egin dio talde zaurgarrietan eta 60 urtetik gorakoen artean hirugarren dosiari "bultzada" bat emateko eta ondoren, hortik behera "lehen bait lehen hasi".

Omicron aldaeraren larritasunaz, oraindik ere ikertu egin behar dela esan du baina azpimarratu du, "zenbat eta pertsona gehiago kutsatuak egon, orduan eta arrisku handiagoa dagoela horietako batzuk kasu larriak izateko eta heriotzak ere izateko".

Miren Basarasek argitu du covid ziurtagiriak berez ez duela birusaren transmisioa etengo eta ezinbestekoak jo dituen beste neurri gehiagarriak zerrendatu ditu: "musukoa benetan ondo erabiltzea, agian telelana berriro ere ezartzea, jende pilaketak sahiestea eta positiboen kontaktu herstuak direnek, omicron aldaerarenak badira, berrogeialdia egitea. Hori guztia egin behar da".

Gabonetako ospakizunetan, adi jokatzeko eskatu du: "Ahalik eta pertsona gutxien elkartu behar dugu, aireztapena eta higienea funtsezkoak dira eta pertsona zaurgarriak badaude, kontuz! Badakigu birusa aldatu egin dela eta orain askoz kutsakorra dela eta nahiz eta sintomarik ez izan, posible da kutsatuta egotea eta transmititzea".