Itxi

Faktoria

Euskadiko PP

Garrido: "EAJ haserre agertzen da EH Bildurekin, baina azkar doa gero itunak sinatzera beharrik izan gabe"

Izaro Insausti | EITb Media

Alderdi Popularreko legebiltzarkide eta Euskadiko bozeramaileak ziurtzat jo du bi alderdiek EAEko aurrekontuetarako lortu duten akordioaren atzean Estatutua berritzeko urratsen bat dagoela. Jeltzaleek koalizio abertzalearekiko duten jarrera aldaketaz harrituta hitz egin du 'Faktoria'n.

  • Laura Garrido.

    Laura Garrido.

    17:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Laura Garrido Euskadiko PPren bozeramaileak uste du komenigarria dela, Euskadiko aurrekontuak adostearekin batera, EAJk eta EH Bilduk itxi duten akordioaren atzean zer dagoen jakitea. Garridok uste du Estatutua berritzeko lanketa Eusko Legebiltzarrera eramateko asmoa dutela bi alderdiek, aurrez eurek itxitako akordioari jarraipena emateko. Ildo horretan, harrituta agertu da Euskadi Irratiko "Faktoria"n EAJren jarrerarekin; izan ere, batzuetan koalizio abertzalearekin haserre agertzen dira jeltzaleak, baina ondoen itunak sinatzeko prest daude babes gehiagoren beharrik ez badu ere. Alderdi Popularreko bozeramaileak gaineratu du "EH Bildu zuritzeko lasterteka betean" direla EAJ eta alderdi sozialista.

Lan erreformari egingo zaizkion aldaketak ondo egon litezkeela uste badu ere, Garridok Alderdi Popularrak agintean zela ezarritakoa babestu du. Patronalarekin zein sindikatuekin lortutako akordioa Kongresuan bere horretan ez dela onartuko dio, jada Pedro Sanchez buru duen Gobernua ahalbidetu zuten alderdiek aldaketak behar direla aldarrikatu dutelako.

Jaurlaritzaren noraeza pandemiaren kudeaketan

Pandemiari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren noraeza azpimarratu du Garridok. Neurri murriztaileak behar direla onartu arren, Eusko Jaurlaritzak irizpide zehatzak emateko beharra duela dio, teknikoei eta zientifikoei kasu eginez. Ostalaritzari jarduera mugatuko bazaio, neurriekin bat laguntzak bideratu behar direla aldarrikatu du. Garridok uste du lehen arretara diru gehiago bideratu behar lukeela Jaurlaritzak, eta pandemiak aurrez osasungintzan zeuden arazo estrukturalak azaleratu dituela.