Itxi

Faktoria magazina

Ibil Bedi musika taldea

Ibai Osinaga: "Nafarroatik euskaraz abestea exotikoa da batzuentzat. Agian polemikoegia da, baina..."

Euskarazko musikagintza nafarrean joan den urtea oso mugitua eta oparoa izan dela eta, Ibai Osinagak iradoki digu EAEtik exotikotzat hartzen dela Nafarroatik euskaraz abestea eta hori ez dela oso positiboa. Hala ere, "gakoa gure arteko harremana sendotzea izan da".

  • Ibai Osinaga

    Ibai Osinaga. Argazkia: EITB Media

    22:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Joan den urtean oihartzun handia izan du Ibil Bedi musika talde nafarrak "Beltxarga Beltza" euren disko berriari esker. Ibai Osinaga taldeko abeslari eta gitarra jotzaileak esan digu "formazio bitxitzat" hartzen dituztela askok, "jendearentzat arraroa delako nonbait taldean biolina sumatzea".

2019an kaleratu zuten "Berandu baina garaiz" lehendabiziko lana eta harrez gero zer aldatu den galdetuta, "talde bilakatu gara" azpimarratu digu Osinagak.

Hasieran hain gustukoa ez eta diskoan sartu ez zuten "Orain bat gara" abestiarekin egin duten bertsio berezia (Broken Brothers Brass Bandekin elkarlanean) aztertu dugu taldeko kidearekin. Nola izaten diren gauzak, orain euren abestirik ezagunenetako bat bihurtu da. Gogoan izan dugu "Altxatu" taldean ibili zen garaia ere eta Berri Txarrak taldearen "telonero" gisa aritu zireneko zirrarak.

Eta berriro Ibil Bediren "Beltxarga Beltza" diskora itzulita, Anariren kolaborazioa duen "Egurrezko eskuotan" kantua entzunaz bukatu dugu "Faktoria" saioan Ibai Osinagari egin diogun elkarrizketa.

Atarian plataforma sortu berrian ere parte hartzen ari da Ibil Bedi musika taldea.