Faktoria
Renfeko aldiriko trenak
"Ez dakizu noiz etorriko den trena. Iritsiko ote den ere ez. Hau loteria bat da"
JOne Larrañaga | EITb Media
Irun eta Brinkola arteko Renfeko bidaiariek salatu dute azken aste hauetan are eta gehiago okertu dela zerbitzua. Kaltetuen plataformak mozioak aurkeztuko ditu herrietan. Villabonako udalak, jada, bat egin du salaketarekin. Denis Itxasok dio tamalgarria dela, baina Adif ari dela ahaleginean.
-
Renfeko aldiriak
13:41 min
Irun eta Brinkola arteko Renfeko aldirietako arazoak are eta gehiago okertu dira azkenaldian, bidaiariek egiaztatu dutenez: Atzerapenak, matxura eta zerbitzuak maiz bertan behera utziak. "Oso oso gaizki", "eguneroko kontua da", "hau loteria bat da"... horiek, besteak beste, tren barruan bidaiariek kontatu digutena. Trenbidea zabaltzeko orain lau urte Adifek hasi zituen lanei, azpiegitura arazo denetarikoak gehitu zaizkie eta, azken aste hauetan, covidak langileen artean eragindako bajak. Hirugarren erraiak kaltetatuko Renfeko erabiltzaileen Plataforma bilerak egiten ari da línea honetako udal guztietako ordezkariekin. Jada Villabonako Udalak bat egin du plataformaren aldarrikapenarekin eta RENFE eta ADIF egiten ari den kudeaketa kaskarra salatu dute. Plataformak mozioak aurkeztuko ditu udalez udal, erakunde horiei neurri eraginkorrak exijitzeko.
Denis Itxaso: "Tamalgarria da, baina lanek sortutako arazoak dira. Adif ari da ahalegina egiten"
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak adierazi du gaiaren larritasunaz jabetzen dela eta "tamalgarria" dela langile eta ikasle asko jasaten ari diren atzerapenak. "Baina momentuz ez dugu beste erantzunik emateko", esan du. Erantsi du, badakiela "Adifek esfortzu guztia egingo duela ondorio eta kalte horiek ahalik eta txikienak eta motzenak izan daitezen".