Itxi

Faktoria

Nagusiak eta teknologia

"Dena internetetik egin da. Guretzako zuloa da. Erabili egiten gaituztela sentitzen dut"

Jone Larrañaga | EITb Media

Carlos San Juan mediku erretiratu valentziarrak abiatu duen kanpainarekin bat egin dute milaka nagusik. Eskatzen dute bankuetan pertsonek atenditu ditzatela, pazientziaz, gizalegez eta traba teknologikorik gabe.

  • Bikote bat kutxazain batetik dirua ateratzen

    Bikote bat kutxazain batetik dirua ateratzen

    5:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Change.org atarian ia 275.000 sinadura bildu ditu Carlos San Juan 78ko mediku erretiratuak. Sóc major, no idiota jarri dio izenburuari idatziari eta eskatzen die banketxeei jar ditzatela pertsonak bezeroei arreta emateko. Atenditu ditzatela nagusiak, pazientziaz, gizalegez eta traba teknologikorik gabe.Gure inguruko nagusiek erabat egin dute bat eskari horrekin. Zuloa gero eta handiagoa dela sentitzen dute, ez dituela inork entzuten eta babesgabe daudela. Pantailak beharrean, lehiatilak nahi dituzte zabalik; pertsonak nahi dituzte aurrean eta ez ditzaten beti internetera bideratu.