Itxi

Faktoria magazina

Ekolurra zigilua

Arantxa Eguzkiza:"Bezeroen eta lurraren osasuna ikaragarri errespetatzen dudalako ari naiz ekologikoan"

Ane ALbisu | EITb Media

Europako zigiluak ekologikoa dela ziurtatzen du eta "Ekolurra" zigiluak ekologikoaz gain, bertakoa dela egiaztatzen du. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak sortu duen zigilua da eta bezeroentzat argibide garrantzitsuak eman dizkigu Arantxa Eguzkizak.

  • Arantxa Eguzkiza

    Arantxa Eguzkiza

    13:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arantxa Eguzkiza, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko lehendakaria eta Hernaniko Iparragirre sagardotegiko arduraduna da. Ekologikoan ari da bezeroen eta lurraren osasunari errespeto handia diolako.

Eko, Bio eta horrelako izendapenekin publizitate asko egiten da eta kontsumitzaileak nahastuta egon daitezkeenez, Arantxa Eguzkizak argi esan digu, ekologikoa izateko, hasteko, Europako zigilua behar duela. Lauki berde edo beltza, barruan hosto baten irudia duena, ertzetan izarrekin. Europako zigiluak ekologikoa dela ziurtatzen du, baina Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak urrats bat haratago eman du EKOLURRA zigilua sortuz. Honek ekologikoa izateaz gain, bertakoa dela ziurtatzen du.

Hemen itsatsita doaz zigiluak, zalantzarik ez izateko:

Ekolurra etiketak

Ekolurra etiketak