Itxi

Faktoria magazina

Kazetaritza BBC World Mundon

Leire Ventas: "Inpartzialtasuna BBCren zutabea da, eta ikastaroak ere jasotzen ditugu"

Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media

Leire Ventas zarauztarra da, eta ikasketak amaitu orduko kazetaritza lanak egitera atzerrira joan zen; Erdialdeko Amerikan lehen urteak, eta azken zortziak Londresen eman ditu BBC World Mundo atalean editore lanetan.

  • Leire Ventas

    Leire Ventas

    20:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mundua Ukrainara begira dagoen honetan, ezinbestean hitz egin dugu "Faktoria"n Leire Ventasekin duela astebete piztu den gerraren inguruan, eta kazetaritza ikuspegitik BBC kateak horrelako albiste baten aurrean hartzen dituen erabakien inguruan. Besteak beste, kontatu digu, iristen den informazioa egiaztatzeko departamentu berezi bat duela BBCk. Azken urteak Londresen egin dituen arren, hamabost egun barru, kate berarentzat, baina Los Angeles duen korrespontsalian hasiko da lanean, eta berriz ere, kazetaritza lanean hasteko gogotsu dagoela esan digu.