Faktoria
Ukrainako gatazka
Bert, frontera bere borondatez doan holandarra: "Eromen hutsa den arren, gauza on batengatik noa gerrara"
P.G. | EITb Media
Bert frontera bere borondatez doan holandarra da. Poloniako muga zeharkatu eta Ukrainan gerra joatea erabaki du, ukrainarrak ez diren beste milaka atzerritarrek bezala. Mikel Rotaetxek horietako batzuekin hitz egin du.
-
Bere borondatez frontera joatea erabaki dutenen artean, 16.000 boluntario atzerritarrak dira
3:20 min
Alec, Danilo eta Petro Polonian bizi diren ukrainarrak dira eta erabaki dute gerra frontera joatea. Trena hartzera doaz, motxila astunak hartuta, galtza eta kasko militarrak jantzita. Ukrainaren alde borroka egitea erabaki duten askori ordaindutako baimenak eman dizkiete bere enpresetan. Robert poloniarrak azaldu du ukraniar asko bizi dela mugaren inguruan eraikuntzan eta lantegietan lanean.
Bere borondatez frontera joatea erabaki dutenen artean, 16.000 boluntario atzerritarrak dira. Edward militar erretiratu britaniarra da horietako bat. Atzerriko legioarekin bat egin du eta Ukraina ekialdera bidaltzea espero du. Zerk bultzatu duen etxetik 2 mila kilometrora joan eta bere bizitza arriskuan jartzera galdetu diogu eta erantzun du, Putinek berak bultzatu duela horretara: "Diktadoreak bueltan dira eta aurre egin behar zaie". Bera soldaduda dela, lehen ere Afganistanen egon zela eta harrezkeroztik trauma duela ere esan digu. Eta erantsi du: "agian hilko naiz eta beldurtuta nago baina behar nautelako etorri naiz".
Bert holandarra da. Zelenskyren agindupean jartzera joan da Ukrainara eta espero du KIEVera eramatea. Trena hartu aurretik, mugikorra atera du sakeletik eta bost hilebeteko semearen eta emazte gaztearen argazkiak erakutsi dizkigu. Eta onartu du, eromen hutsa dela baina halare, gauza on batengatik doala borrokara eta emazteak, badakiela.