Faktoria
Lehengai eta energia krisia
Imanol Agirre: "250 euro irabazten ditut txahal bat salmenta zuzenean salduta. Harakinari salduta, minus"
JOne Larrañaga | EITb Media
Otsailean erositako pentsuarekin ari da Agirre bere 60 abelburuak hazten Arteako Garantxe baserrian. Pentsuen igoera ikaragarria ikusita, animalia gehiago ez sartzea erabaki du.
-
Zortzi hilabetez hazten ditu txahalak
6:38 min
"Momentuz ez dut animalia gehiago sartuko. Zenbakiak ez dira ateratzen. Geldi egotea da zentzuzkoena". Imanol Agirre abeltzain eta EHNE Bizkaiako kideak "Faktoria"n kontatu du ezinezkoa izango zaiola etekinik ateratzea pentsuen prezioaren igoerarekin. Zehaztu duenez, zortzi hilabetez txahal bat hazteak 2.500 euroko gastua eragiten dio eta gutxi gora behera 250 euro baino ez ditu irabazitan ateratzen, zuzenean salduz gero. Harakinari salduta, berriz, dirua galtzen du. "Otsailean par egin dut; martxoan minus izango da". Gaur egun, diru-laguntzei esker bizi ahal da.