Itxi

Faktoria

Sindikatuen greba hezkuntzan

Nagore Iturrioz, Steilas: "Langileen hitza eta beharra jaso behar du hezkuntza lege zirriborroak"

OIhane Yustos | EITb Media

ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek greba deialdia egin dute martxoaren 25rako hezkuntza sistema osoan, euskal hezkuntza lege berrian benetako parte hartzea eskatzeko.

  • Hezkuntzan greba deialdia, martxoaren 25

    Hezkuntzan greba deialdia, martxoaren 25

    7:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Negoziatzen ari diren euskal hezkuntza lege berrian benetako parte hartzea nahi dute sindikatuek. "Itxurakeria baino gehiago izango den esku hartzea", Nagore Iturrioz Steilas sindikatuko ordezkariak "Faktoria" albistegian esan duenez. Orain arte ikusitakoa ez zaie batere gustatu; "ekarpenak egin ditugu baina, ez ditugu islatuta ikusi" esan du Iturriozek, eta erantsi du "hau ez da pataletaren logika, greba deitu dugu eraginkorrak izateko". Sindikatuen argudioa da hurrengo 30 urteak baldintzatuko dituen lege berrian euren iritzia jaso behar dela.

Aldi berean, politiko eta ordezkari sindikalen arteko aldea egin du Steilaseko bozeramaileak, "euren logikan akaso zentzua du babestea baina, hain proposamen ezberdinak defendatu dutenean, harrigarria da orain zirriborro zehatz batean bat egitea".

Hezkuntzako langileen baldintzei buruz galdetuta, Nagore Iturriozek dio lege honek eragin zuzena izango duela langileen baldintzan, antolaketa eta egunerokoan, hezkuntza sistema berrantolatuko duelako. Iturriozen hitzetan, 'langileon hitzak eta beharrak jasota egon behar dute' hezkuntza lege zirriborroan.