Gizartea -

Hezkuntza Legea

Ikastetxeetako zuzendari eta familia elkarteek euskal hezkuntzaren etorkizunari buruzko eztabaida eskatu dute

HEIZE eta EHIGE elkarteen ustez, eztabaida sozial sakon eta luze baten emaitza izan behar da Hezkuntza Legea. Horregatik, datozen hilabeteetan horretara bideratutako prozesu bat jarriko dute martxan.

Zuzendari eta familia elkarteek euskal hezkuntzaren etorkizunari buruzko eztabaida eskatu dute. EFE
Zuzendari eta familia elkarteek euskal hezkuntzaren etorkizunari buruzko eztabaida eskatu dute. EFE
Zuzendari eta familia elkarteek euskal hezkuntzaren etorkizunari buruzko eztabaida eskatu dute. EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikastetxeetako zuzendari eta familia elkarteek, HEIZEk eta EHIGEk, Hezkuntza Legearen lehen zirriborroa kritikatu dute astearte honetan. Haien iritziz, ez ditu Euskal Eskola Publikoaren aldarrikapenak jasotzen. Hori horrela, uste dute eztabaida sozial sakon eta luze baten ondorio izan behar dela.

Biek ala biek aldarrikatu dute egungo eredu duala gainditzea, gizarte kohesioa bermatuko duen planifikazio bat ezartzea, hizkuntza ereduen sistemari irtenbidea ematea eta Euskal Eskola Publikoaren kalitatea hobetuko duen plan estrategiko bat adostea.

Horretarako, datozen hilabeteetan, eztabaida sozial bat bideratutako prozesu bat jarriko dute martxan, "horren emaitza izan behar delako Hezkuntza Legea".

Lehenik eta behin, oinarrien dokumentu bat jasoko du eztabaida horrek, bi zatitan banatuta: euskal hezkuntza sistemaren diagnostiko bat eta Euskal Eskola Publikoaren kalitatea hobetzeko proposamen bat.

Gainera, martxoaren bukaeran hitzaldiak antolatuko dituzte prozesua aurkezteko, eta horietan ere eztabaidarako beta izango dute. Amaitzeko, proposamen berri batekin bukatuko da prozesua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza legea Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza