Faktoria
Esne enpresen ekoizpen etetea
I. Aranbarri, Kaiku: "Ez dugu arazorik izan esne bilketarekin eta ekoizpenarekin jarraituko dugu Euskadin"
OIhane Yustos | EITb Media
FENIL Estatuko esne ekoizleen patronalak deitu duen produkzio etetearekin ez dute bat egingo Euskal Herriko esne ekoizleek. Kaikuko eta Lacturaleko buruek mezua bidai diete garraiolariei: "Elikagaiekin ezin da jolastu".
-
Iñigo Aranbarri, Kaiku
4:07 min
FENILek, Estatuko esne ekoizleen patronalak, bart iragarri du ez duela esne eta esneki ekoizpenarekin jarraituko. Produktua banatzeko bitartekorik gabe utzi ditu garraiolarien grebak eta egoera ikusita, produkzioa gelditu dute. Iparlat Estatuko patronaleko kidea da eta Kaikuk biltzen duen esnea ontziratzen dute. Baina, Euskal Herriko ekoizleek Faktorian iragarri dute ez dutela ekoizpena etengo. Iñigo Aranbarri Kaikuko gerenteak "Faktoria"n baieztatu du gaur ere jaso dutela esnea eta ohiko moduan produkzioarekin jarraituko dutela.
Datorren astetik etor liteke okerrena Kaiku arduradunaren ustez. Bat egin du horretan Lacturale esne enpresako Iñigo Redinek: "Ekaitz perfektua da, erregaien garestitzea, lanuztea eta datorren astean garestitze handia izango du pentsuak. Horrela jarraituz gero, baserritarrek esnea bota behar dute". Biek mezua bidali diete garraiolariei; "Elikagaiekin ezin da jolastu".