Faktoria
Ukrainako gerrak hilabete
Ukraina: erresistentzia, exodoa eta kronifikazio-arriskua
Mikel Rotaetxe | EITb Media
Hilabete bete du Errusiak Ukrainan abiatutako inbasioak, aurreikuspen guztiek huts eginda. Ane Irazabal eta Hibai Arbide kazetariekin aztertu ditugu Faktorian inbasioaren bilakaera, ukrainarren erresistentzia eta Europarako ihesaldia.
-
Kiev
18:27 min
Hilabetea igaro da Valdimir Putin Errusiako presidenteak inbasioa iragarri eta Errusiako armadak Ukrainan lehen bonbardaketak egin zituenetik. Iparraldetik, hegoaldetik eta ekialdetik egin dute aurrera tropa errusiarrek, Ukraina ekialdea birrindu dute, Karkhiv eta Mariupol hiriak setiatu eta txikitu dituzte, eta kontroplean dituzte Azov itsasaldea eta Txernobil eta Zaporitziako zentral nuklearrak. Baina tinko eutsi dio Kievek, Moskuren ehiza-piezarik preziatuenak.
"Faktoria"n, gerra lehertu aurreko Kiev deskribatu digu Ane Irazabal EITBren Berlingo berriemaileak, inbasioaren aurreko terraza-giroa eta hiriaren bizitasuna. Hilabetera gatazka "kronifikatzeko" arriskua ikusten du eta gerra luzatzea "herritarren kalterako" izango dela nabarmendu du. Hibai Arbide freelance kazetaria Lviv hiritik etxeratu berri da eta ohartarazi du, Kieven atzera egin arren, errusiarrak gogor ari direla Kharkiv eta Mariupolen, eta, beraz, "gerrak luze jo dezakeela oraindik".
Gerraren bilakaeratik harago, Alemaniaren eta Europaren paperaz aritu gara kazetariekin, harrera-politikaren kontraesanez eta gerra testuinguruan informatzeko zailtasunez.