Itxi

Faktoria

Gerra

"Aurten kontatu dugu lehen aldiz gertatutakoa eta zirrara berezia eragin du familian"

Gerediaga elkarteak omenduko dituen 84 lagunetako baten biloba da Gontzal Uriarte. Orain 85 urteko bonbardaketan hil zuten bere aitona, Arturo Gomez, eliza azpian bere kinkilak saltzen ari zela

  • Italiako gerra hegazkinak, Durango gainean, 1937ako martxoaren 31an

    Italiako gerra hegazkinak, Durango gainean, 1937ako martxoaren 31an

    19:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Omenaldi eguna da gaur Durangon. Martxoaren 31 honetan bete dira 85 urte Francori babesa eman zioten hegazkin italiarrek herria bonbardatu zutela.  Azken datu ofizialen arabera, 376 hildako utzi zituen erasoak. Urtero omentzen dituzte herrian bizirik atera zituztenak. Baina aurten Gerediaga elkarteak egingo duen omenaldian, hil ziren 84 lagun oroituko ditu. Herrian egin zuten hobi batean lurperatu zituzten. Horietako bat zen Arturo Gomez. Kinkileroa zen eta eliza azpian ari zen bere salgaiak saltzen. Eliza behera etorrita hil zen bertan. Haren biloba Gontzal Uriartek kontatu digu aitonaren eta haren senideen historia, eta historia horrek, orain, familian sortu duen zirrara: "Aurten kontatuko dugu lehen aldiz", aitortu digu.

Gontzal Uriarte

Gontzal Uriarte

Beñat Gaztelurrutia Gerediaga elkarteko kudeatzaileak kontatu digu urte guzti hauetan Durangoko bonbardaketa oroitarazteko eta memoria berreskuratzeko egin duten lana. Lourdes Herrasti Aranzadiko antropologoak gaineratu ditu Durangoko kanposatuan egin zituzten deshobiraketa lanei buruzko xehetasunak.

Beñat Gaztelurrutia

Beñat Gaztelurrutia