Faktoria
EAJ
Josune Gorospe: "Kalera atera baino bost minutu lehenago deitzen digu Sanchezek"
Jone Larrañaga | EiTb Media
Gerraren ondorioei aurre egiteko neurrien dekretuari zuzenketak egingo dizkioten arren, babestu egingo dutela esan du diputatu jeltzaleak. Neurrietan arintasuna eta Kongresuan elkarlana eskatu dizkio Espainiako Gobernuko presidenteari.
-
Josune Gorospe
22:44 min
Gerraren ondorioei aurre egiteko neurrien dekretuari zuzenketak egingo dizkioten arren, Eusko Alderdi Jeltzaleak babestu egingo Kongresuan, Josune Gorospe diputatu jeltzaleak gaur "Faktoria"nadierazi duenez. Dena den, neurrietan arintasuna eskatu dio Pedro Sanchezi eta, batez ere, aurretiazko elkarlana. Gobernuburuak babesa ematen diotenekiko konfiantza ez duela elikatzen azpimarratu du Gorospek eta askotan "kalera atera baino bost minutu lehenago" deitzen dituztela jeltzaleak bere asmoen berri emateko. "Konfiantza ez da berezkoa. Ura eta jana behar du", esan du.
Saharari buruzko jarrera aldaketa ere gaitzetsi dio, eta auzi honetan interlokuzio bakarrarekin hitz egitea leporatu. Nolanahi ere, ez du uste afera honek gobernu koalizioan haustura ekarriko duenik eta azaldu du "beste alternatibarik ez dagoela" nazioarteko testuinguru nahastu honetan aurrera egiteko. "Bizi dugun egoera larriari, inbertsio eta proposamen eraldatzaileak behar ditugu. Ez hauteskunde kalkuluak", iritzi dio.
Alde horretatik adierazi du moderazioa behar dela eta ongi etorria egin dio Alberto Feijook adostasunetarako egin duen iragarpena. "Sinistu gura nuke", esan du.