Itxi

Faktoria

Prebeta eta baxoa

Hur Gorostiaga (Seaska): "Erakutsi nahi dute euskarak ez duela baliorik azterketak egiteko"

Heldu den asteazkenean elkartuko dira Bordeleko errektorearekin. Baxoa eta prebeta euskaraz egin ahal izateko aukera berehala gauza dezala eskatuko diote

  • Seaskak okupazioak egin ditu bilera behartzeko

    Seaskak okupazioak egin ditu bilera behartzeko

    5:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ostegun arratsaldean Baiona, Donibane Lohitzun eta Donapaleuko hezkuntza ikuskaritzaren egoitzak okupatu ondoren, Seaskak lortu du Bordeleko erretoreak bilera hitzordua jar diezaion. Asteazkenean hartuko ditu Ipar Euskal Herriko ikastolen arduradunak Bordelen. Brebeta eta Baxoa hizkuntza gutxituetan egiteko aukera emanez hezkuntza ministerioak abenduan zabaldutako zirkularra gauzatu dezala eskatuko diote. "Zuzentzaileak kontra ditzatela besterik ez litzateke behar", esan du Gorostiagak "baina", erantsi du "ez dute onartu nahi euskarak beste hizkuntzen balio bera duela".