Itxi

Faktoria

Korrika

Karmele Jaio: "Korrikak erakutsi du zer indar duen herri batek helburu bat lortzeko batzen denean"

OIhane Yustos | EITb media

Korrikaren 22. ediziorako azken mezua irakurri eta biharamunean, "Faktoria" albistegira etorri da Karmele Jaio idazlea. Hunkituta oraindik, bizi izan duen "ekaitz emozionala" gogoan izan du Euskadi Irratian.

  • Karmele Jaio

    Karmele Jaio

    12:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Korrikak emozio asko pizten ditu eta hasieratik izan du kezka Karmele Jaiok: "Eutsiko al diot emozioari? Eutsi nion baina, barrutik ekaitz emozional handia nuen". Sentitu zuen guztiaren "liseriketa betean" oraindik, Korrikaren indarra nabarmendu du azken mezuaren egileak "Faktoria"n. "Itzela da, indar kolektiboa sortzen du, gu-a sortzen du" eta horrek aldi berean erakusten du bere ustez, "ze indar duen herri batek batzen denean, helburu bat lortzeko, helburu baten inguruan. Ez dago ez elurterik ez ezer hori geldituko duenik".

Euskararen taupada

"Hizkuntza badu gorputz sistema osoa" entzun genion Karmele Jaiori igandean Donostiako boulevarrean. Bi zentzutan emandako mezua da, "norbanakoari bere txiki eddo handitasunean egin dezakeena, bere inguruan inertzia asko aldatuz". Baina, orokorrean ere bai, "hau ezin da norbanakoaren gainean jarri bakarrik, egiturazko gorputz bat behar da, sistema bat, guzti hori bultzatuko duena". Jaioren hizetan, norberak egin dezake ahalegina euskaraz bizitzeko baina, inguruak lagundu behar du. Hori zen igandeko mezuan adierazi nahi zuena: "euskaldun batek euskaraz bizi nahi badu, ingurua behar du, biak dira beharrezkoak?".

Etorkinerako erronka, idazlearen hitzetan, "Korrikan zehar erakutsitako energia guzti hori bideratzea" da.